Arrautzak, ogia, odolosteak, txorizoa, intxaurrak, gazta, ardaoa, sagardoa, turroia, euskal pastela, San Blas opila, ardi-esnea… batu ditu jatorria Erdi Aroan ei daukan erremateak; oilaskoa eta oilanda ere bai. Guztira, 26 produktu sorta batu dituzte, 770 euro batuz.
Hori guztia, eta meza nagusian batutakoa ere, Palenquen lanean diharduten misiolari euskaldunei emango die; 782 euro inguru, hantxe eraikitako arto-bilketa zentroa bultzatzeko erabili dadin.
Herri-giro dotorea sortu ohi da.
Jakinda batutako dirua behar dutenei bideratzeko dela, ordaintzen dela aintzat hartu gabe parte hartzen dute herritarrek, usadioari eutsiz. Arrautza dozena 20 euroan hartu duenik izan da, eta beste horrenbestean odoloste sorta erosi duenik ere bai; txorizo, arrautza eta intxaur otzara 50 euro ordaindu dute, eta, 45 gazta eta hurrak batzen zituena. Izurtzako gazta, berriz, 30 euro ordaindu dute eta oilaskoa 15 euro. Horiexek adibide lez.







