Goizean goiz irtengo du aurten Olentzerok

Anboto 2006ko abe. 14a, 15:17

Aurten, goizean goiz irtengo du kalejiran Olentzerok Garain. Abenduaren 24an, 10:30 aldera egingo du kalejira auzoz auzo, alboan 30 bat lagun dituela. Ohiturari jarraituz, gabonetako kantekin alaituko dute goiza, eta etxe bakoitzean turroi bat utziko dute opari moduan. Usadioari jarraituz, umeek beteko dute traktorea eta helduak, berriz, lur orotarako ibilgailuetan joango dira.

Eguerdi aldera mokadua egiteko elkartuko dira Otea-Loran eta, 17:30 aldera, herri inguruan bertan egingo dute kalejira oinez. Horixe jakin eragin dute udal ordezkariek. Olentzeroren kalejiran parte hartzeko gonbita luzatu dute antolatzaileek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!