Astelehenetik garraio publikoa dute Garain

Anboto 2006ko aza. 13a, 14:33

Garaira luzatu dute Bizkabus zerbitzua. Zerbitzu publikorik ez zeukan herri bakarra izan da Garai, Etxebarrirekin batera (Lea-Artibai). Hala ere, azken honen kasua ezberdina da. Izan ere, Etxebarrin orain urtebete eskas kendu zuten zerbitzua, Udalarekin adostuta, lagun bik erabiltzen zuten-eta, foru arduradunek orduan azaldu moduan. Urteetako eskakizuna izan dute, baina, Garain zerbitzu publikoa jartzea. Asteon bertan egia bihurtu da hori. Garaitik 07:00etan, 11.15ean, 14:45ean eta 20:45ean irtengo du linea berriak, lanegunetan beti ere, astelehenetik barikura.

Garaira luzatu dute Bizkabus zerbitzua. Zerbitzu publikorik ez zeukan herri bakarra izan da Garai, Etxebarrirekin batera (Lea-Artibai). Hala ere, azken honen kasua ezberdina da. Izan ere, Etxebarrin orain urtebete eskas kendu zuten zerbitzua, Udalarekin adostuta, lagun bik erabiltzen zuten-eta, foru arduradunek orduan azaldu moduan. Urteetako eskakizuna izan dute, baina, Garain zerbitzu publikoa jartzea. Asteon bertan egia bihurtu da hori.

Atzotik A-3931 linea berriaren bitartez PESA Bizkaia enpresak egingo du Garairako ibilbidea, herri hori Durangorekin elkar lotuz. Bertotik, erabiltzaileek Bizkaibus zerbitzuaren beste linea batzuetarako sarbidea izango dute garaitarrek. Baita beste garraiobide batzuetarako ere, Eusko Tren garraiobiderako, esaterako.

Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Lan eta Garraio Sailak, zerbitzuak emango dituzten enpresekin eta Garaiko Udalarekin izandako hartu-emanen ondoren, Bizkaibusek errepidetik zeharreko bidaiarien garraio erregularraren zerbitzu publikoa ugaritu du.

Garaitik 07:00etan, 11.15ean, 14:45ean eta 20:45ean irtengo du linea berriak, lanegunetan beti ere, astelehenetik barikura. Durangotik, berriz, 11.00etan, 14:30ean eta 20:45ean. Foru arduradunek jakitera eman dutenez, aldez aurretik aztertutako eskari-kopuruaren arabera antolatu dute ordutegia eta autobusek berehalako loturak izango dituzte Durangotik gainerako garraio eta norabide aukera desberdinekin. Nabarmendu dutenez, “herritarren zerbitzuan, aurreko kasuetan legez, herri baliabideen erabilera egoki, orekatu eta iraunkorrari erantzungo dion nahikoa kalitate eta kopuruko garraio publikoaren eskaintza” jarri gura izan du.
garainautobusa.jpg
"Aukera bat gehiago"

Garaitik Santa Katalinatik irtengo dira autobusak eta udaletxe aurrean eta Aiartza-Sarrian ditu geldiuneak. Gero, Abadiñon sartuta, Gerediagan eta Elorriagazarren (Traña-Matiena) ere geratuko dira, eta Durangora ailegatzean, Faustekalea 15ean, Olleria kaleko 7an eta Madalena plazan. Gaur bertan erabili dute linea berria Garaiko zenbait herritarrek. Eurak azaldutakoaren arabera, “aukera berri bat da Durangora jaisteko ibilgailua hartu gabe, hala ere, ikusteko dago zelan joango den”. Pozik dira autobusa jarri dutelako eta gogoratu dute urteetan egin duten eskakizuna izan dela.

Garai-Durango egiteak 1,05 euro balio du, Kreditrans-aren bitartez, berriz, 80 zentimo ordainduko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!