Gazteñerrea antolatu dute, lehenengoz, Garain, 30 lagun inguru batuz. Eguraldia ez zuten lagun izan joan zen zapatuan, azaroaren 4an, baina, lehenengo aldia izanik, harrerarekin pozik agertu dira antolatzaileak. Sua 16:00ak aldera isiotu zuten, hamar kilo gaztaina erretzeko. Frontoian, gaztainak ez eze, tortilla, gazta… hainbat jaki prest zituzten 19:00etarako, trikitilariek girotutako merienda egiteko.

Olentzero abesten batutako diruarekin irteera egin ohi dute neskato-mutikoekin Garain. Aurten, baina, atzeratuz joan da, eta Gazteñerrea egitea pentsatu zuten. Lehenengo aldia izan da, baina gura lukete jarraitzea.