Egun eguzkitsuetan, kontsumitzen dutena baino elektrizitate gehiago sortzen dutenez, soberakinen zati bat Elorrioko Anbotopeko elkarteari ematen diote, haiek denda duten elektrizitate kontsumoari aurre egiteko. Anbotopeko Elorrioko eta inguruko nekazarien elkarte bat da, bertako produktu ekologikoak herritarrei zuzenean saltzeko denda bat daukana. Teilatu Bizia proiektuaren beste ardatza ortua da. Iaztik dago martxan. Ikastolako familiek auzolanean egin zuten eta auzolanean lantzen dute, sasoiko produktu ekologikoak ekoizteko. Egitasmoa 2023an sortu zuten, Haur Hezkuntzako eraikin berriaren teilatu lauari erabilera emateko asmoz. Ingurumenagazko konpromisoa, elikadura, auzolana eta herrigintza ditu oinarri. 2024an, FAGOR Herrigintza ekimenaren deialdian 40.000 euroko diru laguntza jaso zuen.

Auzolanaren bitartez egin eta lantzen dabiltzan ortua. TXINTXIRRI