Udalak 'Elorrion euskara biziberritzeko AROA!' ekimena jarri du abian, herrian euskararen erabilera bultzatzeko eta tokiko hizkuntza-politika herritarrekin batera egituratzeko asmoz. Egitasmo horren barruan galdetegi bat prestatu du herritarren iritziak jasotzeko eta azaroaren 22ra arte egongo da irekita.
"Ekimenaren helburu nagusia eguneroko hizkuntza-ohiturak, beharrizanak eta herritarren ekarpen zehatzak bertatik bertara ezagutzea da, herri-errealitateari estuki lotutako plan estrategiko berri, eraginkor eta bizia garatzeko", adierazi du Udalak ohar batean.
Galdetegia LOTURA HONETAN bete daiteke.