"Korrika txikia egingo dut eskolan, eta lagunekin batuko naiz Korrika nagusira"

Ekaitz Herrera 2026ko martxoaren 27a

Elorriarrak ANBOTOko erredakzioan jaso zuen arropa-sorta.

Irati Lerma Mugarzak irabazi du ANBOTOren Korrikako lehiaketa. Elorriarrak Korrikaren arropa-sorta irabazi du. Zorionak!

"Erraza" egin zitzaion lehiaketa, eta "oso interesgarriak" iruditu zitzaizkion galdera-erantzunak, "ANBOTO irakurrita erantzuteko eta euskara bultzatzeko aproposak" zirelako. Lerma bihar batuko da Korrikara. Elorrio jaioterrian. "Eskolako irakaslea naizenez, Korrika txikia egingo dut, eta lagunekin batuko naiz Korrika nagusira", azaldu du. Orain, lehiaketa irabazteari eskerrak, elorriarrak zer jantzi pentsatu beharko du, arropa-sorta potolo-potoloa eskuratu du-eta ANBOTOren eta AEKren eskutik. Zorionak! 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!