Bestalde, klubaren jarduna eskertu gura izan du EAJk. "Elorrio Rugby Taldeak azkan urteetan egindako lan handia, bai kirol arloan, bai Elorrioko gazteen artean baloreak sustatzen eta zalantzarik gabe, ahalegin horrekn bat datozen instalazioak merezi dituzte. Kirola eta gure gazteria funtsezkoak dira etorkizunerako. Horiek zaintzea guztion zeregina da". Are gehiago, udal gobernu taldeak egoera "ez justifikatzeko" eskatu du. "Harritzen gaitu azken urteetan antzeko kostuko beste proiektu batzuk kanpoko laguntzarik gabe gauzatu izanak. Lehentasunen kontua dela uste dugu eta errugbiak udalaren arreta merezi duela. Diru laguntzak lortzeko lan egin beha da, proiektu sendoak aurkeztu eta jarraipena egin. Agian hori da arazoa, ez baita beharrezko ahaleginik egin eremuan hobekuntzak egiteko aukera emango duten laguntza horiek aurkitzeko", azaldu dute jeltzaleek.