Errei bat itxita dago Kanpazarren

Anboto 2026ko urtarrilaren 7a

Kamioi baten atoia askatu egin da, eta errei bat oztopatuta dago. Ertzaintza txandaka dabil trafikoa bideratzen.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, kamioi baten atoia askatu egin da 06:30ean Kanpazarren, eta erreietako batean gelditu da bidea oztopatzen. Gertakaria Elorriotik Arrasaterako norabidean izan da. Momentu honetan, erreia itxita dago eta Ertzaintza txandaka dabil trafikoa bideratzen. Ez dago zauriturik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!