Elorrioko Euskaraldiak Mintzodromoa antolatu du biharko. 18:00etatik aurrera, Ahobiziak zein Belarriprestak herriko plazan batuko dira elkarrekin euskaraz berba egiteko. Gaia ere apropos-aproposa izango dute, Durangaldeko Berbalagun egitasmoak bere 25. urteurrena beteko du-eta. Hori dela eta, hasierako urteetan Berbalagun dinamizatzen ibilitako kide bik hartuko dute berba mintzodromoan. Era berean, Anbotopeko elkarteko kideek mokadutxoak prestatuko dituzte, eta eurek ere proiektuaren hastapenak zelakoak izan ziren partekatuko dute hurreraturiko guztiekin. Anbotopekok bost urte bete ditu aurten, hain zuzen ere.