Gudarien omenezko ekitaldia egin dute Intxortan

Anboto 2025ko urt. 13a, 11:00

(Arg: Elgetako Sortu).

Elorrioko, Arrasateko, Bergarako, eta Elgetako ia ehun lagun Intxortan elkartu ziren domeka goizean, urtero legez, gudariei omenaldia egiteko. 

Hotzari aurre egiteko, salda banatu zuten bertaratuen artean, eta ostean "egungo egoeraren analisia" egin zuten. Amaitzeko, talde argazkia atera zuten. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!