Kanpazarren errei bat itxita dago, auto batek istripua izan ondoren

Anboto 2024ko eka. 10a, 09:23

Auto batek istripua izan du Elorrion, Kanpazar igotzen. Ezbeharra 08:30ean izan da eta pertsona bat zauritu da. Ertzaintza trafikoa bideratzen ari da momentu honetan.

Auto batek istripua izan du gaur goizean Elorrion. Kanpazar igotzen, Beasaingo noranzkoan, izan du ezbeharra eta pertsona bat zauritu da, Ertzaintzak argitu duenez. Autoak errei bat okupatzen du eta trafikoa bideratzen ari da Erzaintza.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!