Herritarren aurrean Danona Gobernu Plana aurkeztu dute asteon Elorrion

Anboto 2023ko abe. 20a, 10:10

Astelehen arratsaldean udal gobernu taldeak jendaurrean Danona Gobernu Plana aurkeztu zuen. Hau da, datozen lau urteetarako gidalerroa. Bertan, hamahiru arlotan banatutako 103 proiektuak laburtu zituzten batzordeburuek.

Ekitaldiari hasiera Julene Lazkano Elorrioko alkateak eman zion, eta jarraian batzordeburu bakoitzak hartu zuen hitza. Bakoitzak bere arloko proiektuak azaldu zituen, eta hauek dira azpimarratu daitezkeen batzuk: Haurreskola berria datorren ikasturterako prest egotea, Montorra eremuko 140 etxebizitzak eta Hiri Antolamendurako Plan Orokorra, besteak beste. 

Horrez gain, gazteen hitza kontutan hartzea, elkarguneak sortzea eta Eguneko Zentroa irekitzea ere lehentasunen artean kokatu zituzten, besteak beste. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!