Negoziazioen ondoren, langileak akordio bat sinatzearen alde agertu dira. ELAren arabera, soldata igoeraz gainera, lanaldia 1.770 ordutik 1.700 ordura murriztuko zaie langileei; langileek aintzinatasuna kobratuko dute, baita ere. ELAk langileak zoriondu gura izan ditu. "Beste adibide bat da aldarrikapena eta greba oso beharrezkoak eta erabilgarriak direla prekarietate-egoerei eta enpresa-gehiegikeriei aurre egiteko tresna gisa. Berriz ere ondoriozta dezakegu borrokatzeak merezi duela”, azaldu du ohar baten bidez.