Elorrion Gobernu Taldeak datozen lau urteetan garatzeko ekintzak aurkeztuko ditu astelehenean

Anboto 2023ko abe. 14a, 16:17

Planaren nondik norakoak azaltzeko agerraldi irekia egingo dute Iturrin, astelehenean, 18:30ean hasita. Gobernu taldetik ekitaldira bertaratzeko gonbidapena luzatu diete herritarrei. 

Gobernu taldetik jakitera eman dutenez, Danona gobernu plan berriarekin ekingo diote legegintzaldiari. "Elorrio danona izan dadin, duinago, osoago, sentiberago eta sostengarriago egin nahian ekintzak eta proiektuak zehaztu dira. Herritarren ongizatea eta bizi kalitatea helburu dituzten neurriak dira", azaldu dute gobernu taldeko kideak.  

Gobernu plan hori gauzatzeko, urtero bitartekoak eta baliabideak jarriko direla ere azaldu dute, jarduerak garatzeko aukera emateko zein proiektuak aztertzen joateko. 

Bestalde, gobernu planaren egitasmoa egingarria, zehatza eta neurgarria dela azaldu dute. "Pertsonak dira ardatz eta pertsonak eurak izango dira protagonista; helburua, Elorrio Danona izatea". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!