Auto bateko gidaria ospitalera eraman dute, Kanpanzarren gertatutako istripuan

Anboto 2023ko abe. 13a, 15:45

15:10ean gertatu da istripua. Pertsona bat zauritu da eta ospitalera eraman dute. 

Kanpanzarren auto istripu bat gertatu da 15:10 inguruan. Ertzaintzak jakitera eman duenez, auto batek atoi baten kontra jo du, eta autoko gidaria zauritu egin da. Suhiltzaileek atera behar izan dute autotik eta Galdakaoko ospitalera eraman dute.

Bestalde, istripuaren ondorioz, errepidea noranzko bietan itxita egon da ordu bi baino gehiagoan. 18:00 ingurutik errei biak irekita daude. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!