Elorrioko obra batetik kablezko bobinak lapurtzeagatik bost gizon atxilotu ditu Ertzaintzak

Anboto 2023ko urr. 22a, 18:15

Ertzaintzak N-634 errepide nagusian, Galdakaon, atxilotu ditu polizi-aurrekariak dituzten 29 eta 38 urte bitarteko bost gizonak.

Bart goizaldeko 02:30ean, kamioi bat gelditu du Ertzaintzak N-634 errepide nagusian, gehiegizko pisua zeramala iritzita. Kamioaren aurretik bere bidea jarraitu duen lur orotariko ibilgailu bat zihoan.

Kamioiak dimentsio handiko kablezko bobina bi zeramantzala ikusi dute Ertzainek, eta kamioiak ordu batzuk lehenago Elorrioko obra batean izandako lapurretan parte hartu duela egiaztatu dute. Kamioiaren aurretik zihoan lur orotariko ibilgailuko pertsonak ere lapurretan nahastuta egon zitezkeelakoan Ibaizabaleko ertzain-etxean abisua eman dute, eta ibilgailu susmagarriaren bila irten dira hainbat patruila-auto, Ertzaintzak jakin eragin duenez. 

Ibilgailua atzeman du Ertzaintzak, eta bertan zihoazen lau pertsonak identifikatu dituzte. Ibilgailu horrek ere Elorrion izandako lapurretan parte hartu duela egiaztatu ondoren, atxilotu egin dituzte. Autoan, eskularruak, bihurkinak, giltza zabalgarriak eta lapurretan egiteko izan zitezkeen hainbat tresna aurkitu ditu Ertzaintzak. Polizi-aurrekariak dituzten 29 eta 38 urte bitarteko bost atxilotuak komisaldegira eraman dituzte eta hurrengo orduetan epailearengana eramango dituzte.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!