Berbalagun talde berria sortu da Elorrion, euskara eta joskintza praktikatzeko

Anboto 2023ko urr. 11a, 12:05

Artxiboko irudia.

Euskara eta joskintza aldi berean uztartuko dituzte.

Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenentzat eta praktikatu gura dutenentzat plan berri bat proposatzen du Berbalagun ekimenak: taldean batu eta joskintza
saioak egitea. Kakorratzekin josten, makramea edo puntua egiten edota brodatzen iaioak diren pertsonei zuzendutako hitzordua da, jostea gustuko dutenentzat eta dakitena ingurukoekin partekatu nahi dutenentzat aproposa.

Berbalagun mintzapraktika egitasmoa eguaztenetan egingo dute, 18:00etatik 20:00etara bitartean, Iturri Kultur Etxean. Parte hartu gura dutenek, 639 40 07 86 telefono zenbakira deitu behar dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!