Elorrioko Abizari-AEK euskaltegiak 2023-2024 ikasturterako matrikulazio epea ireki du. Herritarrek euren beharretara ondoen egokitzen den ikastaro eta modalitatea aukeratu ahal izango dute: aurrez aurrekoa, online, jardunbikoa edo autoikaskuntzakoa.
Horrez gain, gurasoei zuzendutako ikastaro espezifikoak eta mintzamena lantzeko ikastaroak ere eskainiko dituzte.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzak 16-18 urte bitarteko gazteei zuzendutako dirulaguntza lerro berri bati esker 20 euroren truke C1 maila prestatzeko aukera izango dute.