Kamioi baten karga errepidera jausi da Kanpazarren

Anboto 2023ko abu. 22a, 17:13

Istripua arratsaldeko 15:15ean gertatu da N-636 errepidean, Elorriotik Arrasaterako errepidean. Segurtasun Sailak adierazi duenez, uneotan txandakako zirkulazioa ezarri dute.

Arratsaldeko lehenengo orduan kamioi batek garraiaturiko karga jausi da errepidera, Kanpazar mendateko bihurgune batean, Elorriotik Arrasaterako norabidean. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, errei biak olio orbanak kaltetuta geratu dira. Ezbeharra 15:15ean gertatu da. 16:30ean errepidea norabide bietan zarratuta egon da. Eta 17:00etan, Segurtasun Sailak sare sozialetan zabaldu duenez, txandakako zirkulazioa ezarri dute. Ezbeharrean ez da inor zauritu. Orain errepidera jausitakoa erretiratzeko lanetan dabiltza.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!