Elorrioko Udaleko sailak eta taldeak osatu dituzte

Anboto 2023ko eka. 29a, 11:51

Julene Lazkano da Elorrioko alkatea eta Maria Herrerok alkateorde karguan jarraituko du. 

Elorrioko Udaleko gobernu talde berriak dagoneko banatu ditu udaleko sail eta taldeak. Honela banatu dituzte: 

  • Julene Lazkano: Gizarte politikak, Hezkuntza eta Parte-hartzea
  • Maria Herrero: Pertsonala, Ogasuna eta Hirigintza
  • Beñat Cuadrado: Kirol eta Gazteria saila
  • Itsaso Basauri: Kultura eta jaiak, eta Euskara saila
  • Oier Olagorta: Ingurumena eta Landa garapena
  • Alazne Mendizabal: Berdintasun saila eta Turismoa eta Ondarea.

Taldeen bozeramaileei dagokienez, EH Bilduko bozeramailea Maria Herrero izango da. EAJkoa, berriz, Mikel Arruabarrena, eta Elkarrekin Elorrio taldeko bozermailea, Joseba Andoni Fernandez. 

Osoko bilkurak, berriz, bi hilean behin egingo dira, lehenengo eguenetan, 18:30ean. Hurrengo osoko bilkura uztailaren 6an izango da eta irailekoa 14an, herriko jaiak direla eta. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!