Elorrion hasi dira haur eskola berritzeko lanak

Anboto 2023ko mai. 26a, 16:14

Lanak iraun bitartean haiek hartzeko egokitutako moduluetara joango dira haurrak. Lanek 18 hilabete iraungo dute.

Elorrion hasi dira Elorrioko Herri Ikastetxeko haur eskola berritzeko lanak. 2019an Elorrioko Udalak egindako diagnostiko batek ondorioztatu zuen eraikinak gabezia funtzionalak eta arkitektonikoak zituela. Gauzak horrela, gobernu taldeak proiektu berritzailea jarri zuen martxan. 

Proiektu horri esker haur eskolak Europako Next Generation funtsetatik eratorritako 1.315.327 euro jaso ditu haur eskolak, izan ere, Espainiako Estatuko proiektu guztien artean puntu gehien lortu zituen. "Estatuko proiekturik baloratuena izatea eta finantzaketa hori lortzea ondo egindako lanaren emaitza izan da, eta eskerrak eman nahi dizkiegu prozesuan parte hartu duten pertsona guztiei: hezkuntzan dabiltzan kideei eta teknikariei", azpimarratu du Maria Herrero Hezkuntza zinegotziak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!