Ikastolatik jakitera eman dutenez, urtarrilean hasi zuten zertifikaziorako bidea. Prozesuak hiru atal izan ditu: antolaketa, ebidentziak jasotzea eta azken galdetegia. "Antolaketa ezinbestekoa izan da urratsa guztiak ondo bideratzeko eta, batez ere, epeak betetzeko. Prozesua arrakastaz burutzeko, zuzendaritza eta ikastolako zientzia taldearen arteko koordinazioa ezinbestekoa izan da, beti ere, Ikastolen Elkartearen gidaritzapean", azaldu dute Txintxirriko kideek.
Ikastolako kideak "pozik eta indarberrituta" daude jasotako zigiluarekin. "Hasi eta lehenegno ekinaldian Europa mailako label honetan maila aurreratua lortu izanak erakutsi digu gauzak oso ondo egiten ari garela eta bide onetik goazela. Lanean jarraituko dugu ikasleak ahalduntzen eta modu integralean konpetentzia zientifiko-teknologikoaren ezaugarriak lantzen", gaineratu dute.