Julene Lazkano izango da Elorrioko EH Bilduren alkategaia

Anboto 2023ko ots. 16a, 11:26

Azken legegintzaldian kultura, gazteria eta jaietako zinegotzia izan da Lazkano. 

Elorrioko EH Bilduk sare sozialen bidez jakitera eman duenez, Julene Lazkano izango da hurrengo hauteskundeetan koalizio subiranistako kidea. "Ilusioz eta indarrez sentitzen naiz erronka honi aurre egiteko. Azken urteetan Idoia Buruagarekin eta Maria Herrerorekin asko ikasi dut udal kudeaketan, talde konprometitua gara, lanagileak gara eta horrela jarraituko dugu hurrengo lau urteetan ere bai", azaldu du Lazkanok. 

Julene Lazkano ofizioz irakaslea da, eta Atzerriko Hezkuntza eta Psikopedagogia ikasketak ditu. Azken legegintzaldian zinegotzi lez aritu da, kultura, gazteria eta jaietako zinegotzi moduan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!