Trafiko istripua dela eta, Kanpazar mendatea guztiz zarratuta dago

Anboto 2022ko aza. 28a, 10:31

Furgoneta batek eta kamioi batek elkar jo dute. Trafikoa norabide bietan dago etenda.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez 10:00ak aldera istripua gertatu da Kanpazarren, N-636 errepidean. Kamioi batek eta furgoneta batek elkar jo dute. Errepidea guztiz itxita dago momentu honetan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!