Mikel Arruabarrena izango da Elorrioko EAJren alkategaia

Anboto 2022ko aza. 25a, 09:59

Mikel Arruabarrena azken hiru urteetan jeltzaleen bozeramailea da. 

Mikel Arruabarrena Azpitarte 36 urteko elorriarra izango da Elorrioko EAJren alkategaia. "Erronka onartzen dut gogotsu eta ilusio handiarekin, baina baita apaltasunarekin ere, eta esker onez egiten dut, nire alderdikideek beren konfiantza nigan jarri dutelako. 7 urte daramagu oposiziotik gure herrikideen alde eta haien onbeharrez lan egiten. Erantzukizun handia da Alkatetza berreskuratzen saiatzea baina, batez ere, elorriarren ilusioa berreskuratzeko, azken bi legealdiotan ikusi baitugu gure herriak behera egin duela. Gure helburua da Elorrio biziberritzea”, azaldu du Arruabarrenak. 

Arruabarrenak Nautika eta Itsasoko Garraioa ikasu zuen Portugaleteko Goi Eskola Teknikoan eta 2015az geroztik Elorrioko zinegotzia da. Azken hiru urteetan, gainera, jeltzaleen bozeramailea da. Halaber, Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkidea da eta EAJren bozeramailea da Ekonomiaren Garapenerako batzordean.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!