Euskaraldia

Euskaraldiaren inguruko zalantzak argitzeko ikastaroa egingo dute Elorrion

Anboto 2022ko aza. 8a, 09:20
Artxiboko irudia.

Euskaraldiaren aurtengo edizioa azaroaren 18an abiatuko da eta abenduaren 2ra arte luzatuko da. Hirugarren edizio honetan ere, bi rol izango dituzte aukeran herritarrek: belarriprest eta ahobizi. 

Euskaraldiaren inguruko zalantzaka argitzeko ikastaroa egingo dute azaroaren 10ean eta 11n Elorrion, Iturri Kultur Etxean. 18:00etan hasi eta 19:30ak arteko iraupena izango dute, baina aurrez izena eman behar da elorrioeuskaraldia@gmail.com helbidera idatzita edo 629 46 60 23 telefono zenbakira deituta. 

Horrez gain, belarriprest eta ahobizi moduan izena emateko ere aukera dagoeneko badute herritarrek. Aurreko edizioren baten izena emandakoek ez dituzte datu guztiak bete beharko; parte-hartzea berrestearekin nahiko izango dute, posta elektroniko bidez jasotako mezuak baliatuta. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!