Elorrioko Udalak amaitutzat eman ditu Elorrioko Eskola Publikoko patioaren eraldaketaren bigarren faseko lanak. Uztailean hasi zituzten lan hauen bitartez erdiko patioaren zati bat eraberritu eta egokitu dute.
Proiektu hau udalak 2019an hezkuntza komunitate osoarekin batera hasi zuen prozesuaren baitan kokatzen da. Lehenengo fasean estalkia eraiki eta patioaren beste erdiko zoladura egokitu zen. Orain berriz, patioaren beste zati bat eraberritu eta egokitu da.