EAJ: "Elorrioko kiroldegiko baldintza orri berriak onartzea ahalbidetu dugu"

Anboto 2022ko ira. 1a, 10:31

Baldintza orriak aldatuta zenbait hobekuntza izango ditu kiroldegiak. 

"Kiroldegia kudeatzeko 2019an EH Bilduk ezarri zuen gestioa ulertzen ez dugun arren, baldintza orrietan hobekuntzak egiteko lan egin dugu ", azaldu dute ohar bidez Elorrioko jeltzaleek. Oharrean azaldu dutenez, abstenitu egin ziren EH Bilduk egindako proposamenari, eta hori horrela ondorengo hiru hobekuntzak egingo dira kiroldegian. Lehenengoa kiroldegia zabaltzeko ordutegia 8:00etatik 7:00etara aurreratzea izango da, bigarrena behar bereziak dituzten taldeentzat ekintzak antolatzea eta azkena, zazpitik bederatzira igotzea kirol ekintzak baldintza orrietan duten puntuazioa. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!