Elorrioko kiroldegia itxi egingo dute abuztuaren 8tik 21era, geldialdi teknikoa egiteko

Anboto 2022ko abu. 1a, 15:22

Barruko igerilekuak abuztuaren 6tik 28ra bitartean itxiko dituzte, juntura-lanak egiteko

Elorrioko Udalak jakinarazi du abuztuaren 8tik 21era kiroldegia itxita egongo dela jendearentzat, uda guztietan bezala instalazioak garbitzeko eta mantentzeko lanak egiteko. Gainera, aurten abuztuaren 6tik 28ra bitartean barruko igerilekuak itxi egingo dituzte, igerilekuko azulejuen arteko juntura-lanak egiteko. “Lanak urtero egiten badira ere, igerilekuetako geldialdi teknikoa luzatzea komeni dela ikusi dugu, lanak kalitate handiagoz egin ahal izateko, horrela urte gehiago iraun dezaten”, adierazi du Dani Palacios Kirol zinegotziak.

Bestalde, udalak azaldu duenez, urrira begira kiroldegiak zerbitzu berria izango dute: TRX. Jarduera horretako ekipamendu berria goiko solairuko jardueren gelan instalatuko dute, erabiltzaileek entrenamendu-modalitate hori egin ahal izan dezaten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!