[BIDEOA] Behargin bat ospitaleratu dute fundizio bateko labeak eztanda egin ondoren

Anboto 2022ko uzt. 9a, 08:32

Beharginak erredurak jasan ditu. Larrialdi zerbitzuek Gurutzetako ospitalera (Barakaldo) eraman dute. 

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, goizaldeko 00:50ean istripu bat gertatu da Elorrioko lantegi batean. Fundizioko labe batek eztanda egin eta su hartu du. Suhiltzaileak bertaratu dira eta larrialdi zerbitzuek behargin bat artatu behar izan dute. Langilea erredurekin zaurituta eraman dute Gurutzetako ospitalera. Istripua Besaide kaleko enpresa batean gertatu dela jakinarazi dute Segurtasun Saileko iturriek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!