Hiru zauritu Kanpazarrerako igoeran gertatutako istripuan

Anboto 2022ko uzt. 4a, 11:08

08:30ean gertatu da istripua N-636 errepidean. Bi autok aurrez aurre elkar jo dute.

Istripua gertatu da 08:30ean Elorrion N-636 errepidean, kanpazarrerako igoeran. Ertzaintzak azaldu duenez, bi autok aurrez aurre elkar jo dute. Ondorioz, hiru pertsona ospitalera eraman dituzte. Errepidea zarratu egin dute eta ondoren, txandaka bideratu dute trafikoa. 10:40an  zabaldu dute errepidea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!