Hiri-antolamendurako plana eguneratzeko "interesik ez" dagoela salatu du Elorrioko Herriaren Eskubideak

Anboto 2022ko eka. 22a, 10:00

Elorrioko Herriaren Eskubideak Hiri Antolamendurako Plan Orokorra "lehenbailehen berrikusi" behar dela azaldu du.

"Premiazkoa da gure herriaren eta bertako biztanleen etorkizuneko erronkak erantzukizunez mahairatzea, araudi berrietara egokituz", azaldu dute ohar bidez oposiziokoek. 

Horrez gain, HAPOa berrikustea eta eguneratzea tokiko enpresen-jarduera ekonomikoa bultzatzeko "beharrezkoa eta premiazkoa" dela gehitu dute. "Elorrioko HAPOaren berriskupenaren hasiera duela urte bete baino gehiago onartu zen. Baina badirudi ez EH Bilduren alkatetzak ezta EAJk ez dutela interesik plana eguneratzeko", bukatu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!