Badator Euskaraldia, euskararen aldeko ekimena. Aurtengo edizioa azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da. Hitzez ekiteko garaia lelopean egingo duten edizioa bihar aurkeztuko dute 18:30ean, Iturri Kultur Etxean. Elorrioko Udalak prentsa ohar bidez jakitera eman duenez, Euskaraldiaren hirugarren edizioaren ezaugarriak azalduko dira, Elorrion Euskaraldia aurrera eramateko zer egin nahi den kontatuko dute eta antolakutzaren gainean dauden iritziak partekatuko dira.
Bestalde, aurtengo helburuetako bat beste edizioetan baino "jende gehiago batzea eta ekimena indartzea" izango dela azaldu dute udaletik.