OinHerriko lehenengo ekintza egingo dute barikuan Elorrion

Maialen Zuazubiskar 2022ko mai. 25a, 09:40

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek oparitutako intxaurrondoa landatuko dute. 

OinHerri Herri Hezitzailea ekimeneko lehenengo ekintza egingo dute barikuan Elorrion. Maiatzaren 27an, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek oparitutako intxaurrondoa landatuko dute.

Intxaurrondoa Ganondo parkean, jai giroan landatuko dute, Elorrioko hiru ikastetxeetako ikasleek. Horrez gainera, 17:00etatik 19:00etara umeek musika, jolasak eta merendola izango dituzte, besteak beste.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!