Espetxean hil ziren Aranzamendi eta Bellon; Aranzamendi 1997an hil zen, Alcala-Mecon (Madril, Espainia), 41 urte zituela. Arkaitz Bellon, ostera, 2014an hil zen, Puerto de Santa Mariako (Kadiz, Espainia) kartzelan, 36 urte zituela. "Azken lau hamarkadetan, demokrazia deritzon garai honetan, 36 euskal preso politikok eta 16 senidek bizia galdu dute egoera desberdinetan, sistematikoki aplikatu diren salbuespen neurien ondorioz. Horrez gainera, bi pertsonek bere buruaz beste egin zuten kartzelaratzea sahiesteko. Heriotza hauek ekidin zitezkeen", azaldu du Ibon Garatek fundazioaren izenean.
Atzera ez ezik, etorkizunera ere begiratu dute ekitaldian, eta memoriaren aldeko aldarria egin dute, "memoria bizikidetza demokratikoa garatzeko beharrezko ariketa gisa ulertuta". "Oraindik ere biziak lapurtzen jarraitzen duen espetxe-errealitate bat bizirik dago. Oraindik ere badira Euskal Herrian gertatu denaren oroimenaren liburuan tokirik ez duten errealitateak", azaldu du Ibon Garatek.