Elorrioko institutuko ikasleek Jon Maia bertsolariaren bisita jaso dute

Ekaitz Herrera 2021ko abe. 15a, 10:42

Bere bizitza pertsonalari buruzko kontuak partekatzeaz gainera, Maiak bertsolaritza gerturatu die ikasleei.

Elorrioko institutuko ikasleek ezohiko bisita izan zuten atzo. Jon Maia bertsolari zumaiarra DBHko ikasleekin batu zen atzo goizean. Ordubete inguru iraun zuen topaketa hartan, Maiak bere bizitza pertsonalari buruzko gorabeherak partekatu zituen ikasleekin. Berak idatziriko Berriak jaio ginen liburua aintzat hartuta, bertsolariak erdaldun izatetik euskaldun izaterako bidea partekatu zuen. Eta, noski. Bertsotan aritzeko astia ere hartu zuen. Egitasmoaren bultzatzaileek diotenez, ikasleek "oso gustora" irten zuten bisitatik. Euretako asko oso identifikatuta sentitu ziren Maiaren biografiarekin. Bestalde, ikasleek Maiak idatzitako kantu bat prestatu zuten. Benito Lertxundiren Itsasoari begira. Berbaldiaren bukaeran elkarrekin abestu zuten kantua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!