Musika, antzerkia eta tailerrak Elorrion, Euskararen Eguna ospatzeko

Anboto 2021ko abe. 1a, 11:47

Elorrioko Udalak jakitera eman duenez, jarduera hauek egiteko osasun eta segurtasun neurri guztiak hartuko dituzte. 

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta horretarako Elorrioko Udaleko Euskara sailak herritar guztiei zuzendutako jarduerak antolatu ditu. Udaletik jakitera eman dutenez, iazko etenaldiaren ostean, euskararen jaia Elorriora itzuliko da. "Iaz ezin izan genuen Euskararen Nazioarteko Eguna aurrez aurre ospatu, eta aurten, programa xume baten bidez bada ere, egun garrantzitsu hau aldarrikatu nahi dugu. Belaunaldiz belaunaldi gure hizkuntza zaintzea, babestea, bultzatzea eta transmititzea funtsezkoa da gure egunerokotasunean gero eta presentzia handiagoa izateko" azaldu du Jesus Mari Guridi zinegotziak. 

EGITARAUA

16:45: 4 eta 16 urte arteko gazteentzako ginkana eta tailerrak (Herriko Plazan).
19:00: Fanfarrixo taldea (Elorrioko kaleetan)
20:00 Axut antzerki-taldearen 'Amua' lana (Arriolan)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!