Kanpazarreko errai bat itxita hainbat orduz, kamioi baten istripuaren ondorioz

Anboto 2021ko urr. 28a, 12:29
@bomberosiurreta

Ertzaintzak arretaz gidatzeko deia egin du, izan ere, “erretentzio handiak” daude bertan. Goizeko 12:00ak inguru izan da istripua.

N636 errepidean, Kanpazarren, kamioi batek istripua izan du. Istripuaren ondorioz, erregaia isuri du errepidera. Errepidea garbitzeko lanetan dabiltza ordutik.

Ertzaintzako iturrien arabera, istripuaren ondorioz ez da zauriturik egon.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!