Kamioi bat irauli da Kanpazarren eta errei bat moztuta dago uneotan

Anboto 2021ko urr. 1a, 19:34

Elorriotik Arrasaterako norabidean gertatu da istripua. 

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, arratsalde honetan kamioi bat irauli da Kanpazar mendatean, Elorrion. Arrasaterako bidean zihoala irauli da kamioia. Uneotan errei bat zarratuta dago eta Ertzaintza trafikoa txandaka bideratzen ari da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!