"Jolastokiko estalki berriaren eta haren zoladuraren zati handi baten lanak hastearekin batera, aurrera egin dugu Elorriorentzat eta Hezkuntza komunitatearentzat hain garrantzitsua den eta aisialdirako gunea espazio inklusibo, irisgarri eta dinamiko bihurtzea helburu duen proiektu honetan", azaldu du Maria Herrero alkateorde eta Hezkuntza zinegotziak. Elorrioko Herri Ikastetxeko jolastoka eraldatzeko planaren barruan kokatzen dira lan hauek, hain zuzen ere.