Kurutziagako bidegurutzeko segurtasuna "lehenbailehen" hobetzea eskatu dio udalari Elorrioko EAJk

Anboto 2021ko uzt. 15a, 14:35

EAJren ustetan Elorrioko Udala "berandu" jokatzen ari da, eta Kurutziagako bidegurutzea "puntu beltz" bat dela azpimarratu du. "Beharrezkoa da ingurua hobetzea eta trafiko arazo gero eta ugariagoak konpontzea. Laburbilduz, azken bost urteetan hiru istripu larri gertatu dira, horietako batean pertsona bat hil zen, eta istripu txikiak etengabeak dira", azaldu du Mikel Arruabarrena EAJko udal taldeko bozeramaileak. 

EAJren ustetan, biribilgune bat eraikitzea da inguruko arazoa konpontzeko aukerarik egokiena. "EH Bildu Kurutziagako inguruari buruzko ikerketa motel batean murgilduta dago, mahai gainean hainbat aukera dituela. Bien bitartean, istripuak gertatzen dira; azken adibidea larunbatean gertatu zen".

Zapatuan, hilak 10, txirrindulari bat Galdakaoko ospitalera eraman behar izan zuten, auto batekin istripua izan ostean. 

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!