Elorrioko Udalak prentsa oharrean azaldu duenez, gobernu taldea keztatuta dago pediatria zerbitzuaren egoera dela eta. Gaineratu dutenez, duela zortzi hilabete baino gehiago postua bete barik dago baja baten ondorioz. "Iturri estraofizialen arabera", datozen bi hilabeteetan astean bi egunetan baino ez dela pediatriako arreta eskainiko aurreratu dute. Era berean, Osakidetzak "osasun zerbitzuaren kalitatea" bermatu dezala eskatu du udalak. Oharrean diotenez, "pediatriako zerbitzuari eta lehen mailako arretako gainerako zerbitzuei behin betiko soluzioa emateko eskatzen diogu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari, hutsik dauden lanpostuak betez".