Elorrioko etorkizuneko proiektu estrategikoa erabakitzeko parte hartze prozesua abian

Maialen Zuazubiskar 2021ko mai. 27a, 10:12

Elorrioko Udaleko gobernu taldeak parte hartze prozesu bat ipiniko du martxan bere proiektu estrategikoak eta herriaren etorkizuneko plangintza herritarrekin partekatzeko.

Udaletik azaldu dutenez, parte hartze prozesu honegaz ibilbide-orri eguneratu bat izango dute. "Udalak ibilbide-orri eguneratu bat edukiko du, pandemiaren ondorengo gizartean herritarrek dituzten beharrizanak eta sentimendua jasoko dituena. Etorkizuneko proiektu horren aldeko apustua egin gura izan dugu, eta horixe izango da gure ibilbide-orria, gure herria hobetzen jarraitzeko ahalegina non egin behar dugun jakiteko gakoa”, esan du Idoia Buruaga alkateak. Bestalde, udaletik azaldu dute ikerketa kualitatibo eta kuantitatibo baten bitartez egingo dutela prozesua. Proiektua Aztiker Soziologia Ikerguneak egingo du, eta 12.135 euro ipiniko dituzte horretarako

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!