Martxoan Kanpazarren izandako istripu baten lekuko bila dabiltza

Maialen Zuazubiskar 2021ko mai. 25a, 08:46

Istripua martxoaren 16an izan zen. Kamioi batek eta auto batek aurrez aurre jo zuten. 

Martxoaren 16an, 7:30 inguruan, istripu bat izan zen Kanpazarren. Kamioi batek eta auto batek elkar jo zuten. Autoan zihoan eta istripuan zauritu zen pertsonaren senitartekoek komunikabide honi azaldu diotenez, orain arte ezin izan da gertaera argitu eta lekuko bila dabiltza. "Lekukoaren testigantza oso lagungarria izan daiteke, batez ere kamioiaren atzetik joan zirenena", esan dute. 

Beraz inork informaziorik izanez gero 94 620 41 52 telefono zenbakira deitu dezake. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!