Lagun bat arinki zauritu da Kanpazar mendatean izandako trafiko istripuan

Anboto 2021ko mar. 16a, 08:09
@Bomberosbizkaia

Auto batek eta kamioi batek talka egin dute Kanpazarren, Elorrion, Arrasaterako bidean.

Ezbeharra 7:50etan gertatu da Kanpazarren N-636, errepidean. Segurtasun Sailak adierazi duenez autoko gidaria arinki zauritu da. Autotik irten ezin zuela eta suhiltzaileak bertaratu dira gidaria ibilgailutik ateratzeko. Trafikoa bi norabideetan zarratuta egon da, baina dagoeneko ireki dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!