Elorrioko Udalak euskararen aldeko apustua egiten jarraitzen du

Maialen Zuazubiskar 2020ko abe. 3a, 11:56

Gaurko, Euskararen Nazioarteko Eguna, Elorrioko Udalak ez du ekitaldirik antolatu. 

Pandemiak markatutako garai honetan, Elorrioko Udalak euskarari emandako laguntza eta hizkuntzaren aldeko apustua ez dira eten. "Hizkuntza gutxituek gogor pairatu dituzte pandemiaren ondorioak euskarak presentzia zuen hainbat sektoretan, kulturan edo hezkuntzan, besteak beste. Azken urteotan, euskarak atzerakada nabarmena izan du, eta zenbait kasutan desagertu ere egin da. Hori dela eta, udalak aurten ere gure hizkuntzarekiko duen konpromisoa erakutsi gura izan du, zabalkundea eta normalizazioa bultzatuz", adierazi dute udaleko kideek. 

Bestalde, Euskararen Nazioarteko Eguna dela kontutan hartuta azaroaren a20an egindako osoko bilkuran aurkeztutako mozioa aho batez onartu zela azaldu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!