Elorrion emakumezko bat harrapatu eta ihes egin zuen motor gidaria atxilotu dute

Anboto 2020ko aza. 12a, 10:00
Elorrioko Zenita ingurua

Atzo arratsaldean motor batek emakume bat harrapatu zuen Elorrioko Zenita auzoan, Lekerikako bidean. Adineko emakumea momentuan bertan hil zen. 

Ertzaintzak ANBOTOri jakitera eman dionez, atzo 21:30 inguruan 21 urteko motor gidariak bere burua aurkeztu zuen Galdakaoko Ertzain-etxean. Orduz geroztik, gaztea atxilotuta dago, epailearen aurretik pasatzeko zain. 

Atzo motor batek emakume bat harrapatu zuen Elorrioko Zenita auzoan, Lekerikako bidean. Motor gidariak ibilgailua utzi eta oinez ihes egin zuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!