Gizarte politikak hobetzeko aurrekontu partehartzaileak beharrezkoak direla dio Elorrioko Herriaren Eskubideak

Maialen Zuazubiskar 2020ko aza. 10a, 08:46

Elorrioko Herriaren Eskubidea-Elkarrekin Podemosek aurrekontu orokorrak atzeratu eta gizarte-politiketarako aurrekontu partehartzaileei buruzko prozesu espezifiko bat hastea proposatu dio udalari. 

"Elorrioko herritarren ongizatea bermatzeko, prozesu parte-hartzaile bat proposatzen dugu eragile sozial, kultural, ekonomiko eta hirugarren sektoreko kideekin. Azken batean, gure ustez, orain inoiz baino gehiago, behar digutu gizarte-politikak barne hartzen dituzten aurrekontu partehartzaileak eta", azaldu dute oposizioko kideek.  

Horrez gain pandemiak sortutako "egoera zailari" erantzuteko udal tasa eta prezio publiko guztiak izozteko proposamena babestu dutela eta egutegi fiskala malgutzea ere proposatzen dutela azaldu dute, hau da, ordainketak atzeratzea edo errekargurik barik zatikatzea. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!