Bigarren sute bat piztu da Lekeriketan, goizeko sutea isiotu den baserri berean

Anboto 2020ko urr. 8a, 20:42
Goizaldean piztu da lehenengo sutea. ARGAZKIA: Goiena.

Goizaldean gertatu da lehenengo sutea, eta iluntze honetan piztu da bigarrena. Garrak Elorrioko Lekeriketa auzoko baserri batean piztu dira, bertako kortan.

Segurtasu Sailak baieztatu duenez, bigarren sute bat piztu da Elorrioko Lekeriketa auzoan, goizean isiotutako baserri berean. Suhiltzaileak bertaratu dira iluntzean eta sua amatatzen ari dira uneotan. Segurtasun Sailaren arabera, ez dago zauriturik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!